23 enero 2013

Igo zure booktrailerra!


Liburu gaztea

     Euskal Haur eta Gazte Literatura sustatzen duen Galtzagorri Elkarteak urtero antolatzen duen Liburu gaztea lehiaketara lanak aurkezteko epea zabaldu berri da.                                       
    Irakurketa teknologia berrien bitartez bultzatzeko asmoz, aurtengo lehiaketak berrikuntza esanguratsu bat dakar, booktrailerrak aurkezterena alegia.

      Ikastetxe ezberdinetako 12 - 16 urteko  ikasleek euren eskolaren izenean parte hartzeaz gain, banaka ere lehiatu daiteke. Lanak martxoaren 15a arte igo daitezke.

      Argibide zehatz eta oparoak Galtzagorriko aurtengo Liburu gazteari eskainitako atalean daude  irakurgai.

     Anima zaitezte!

   

No hay comentarios:

Publicar un comentario