Mostrando entradas con la etiqueta (Eus) Gurasoak. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta (Eus) Gurasoak. Mostrar todas las entradas

07 noviembre 2015

Premio Lazarillo de Álbum Ilustrado 2015

         

          El prestigioso Premio Lazarillo de Álbum Ilustrado este año se ha alojado en Euskadi gracias a la ilustradora Maite Gurrutxaga y a la escritora Alaine Agirre. El jurado, formado por miembros de las cuatro delegaciones territoriales de la OEPLI, destaca "de forma unánime la armonía entre el texto y la ilustración, la expresividad de los personajes y la sensibilidad que transmite haciendo un homenaje a la diferencia y a la inocencia", lo cual nos parece razón suficiente para sumergirnos en Martín, obra ganadora de la edición 2015. 

       La Revista Babar nos aporta información precisa sobre este feliz acontecimiento.

      Joan zen udaberrian Euskal Telebistak Maite Gurrutxaga elkarrizketatu zuen. Bere ilustratzaile lanaren mamia ezagutu nahi baduzue, hona hemen bideo labur bat. Bestalde, Alaine Agirre bermeotarraren idazte prozesuaren berri ere badago sarean.

Zorionak, Maite eta Alaine!

03 abril 2013

Día Internacional del Libro Infantil: post celebrationem





     Ayer el mundo virtual, digital y analógico se sumaron con contagioso entusiasmo a la fiesta del libro infantil, efeméride instaurada por el IBBY coincidiendo con el día del nacimiento de Hans Christian Andersen.

     De la mano de la Organización Española para el Libro Infantil y Juvenil (OEPLI), nosotros también queremos hacernos eco del mensaje que Pat Mora escribió para la ocasión.

     Euskal Herrian IBBYren ordezkari den Galtzagorri elkarteak ere eskaini zion tarte bat ospakizun honi bere Galtzaberri atalean.

     Por nuestra parte, en el día después os ofrecemos diez enlaces a sendos artículos de nuestro blog que, por razones diversas, nos parecen reflejo de la esencia que aspira a conservar la labor de los miembros del Plan de Lectura Summa-Aldapeta.

     Sin comentarios adicionales, os aportamos la lista de los títulos para que, quien lo desee, elija la lectura de los que le parezcan más sugerentes:



Un abrazo.



23 enero 2013

Igo zure booktrailerra!


Liburu gaztea

     Euskal Haur eta Gazte Literatura sustatzen duen Galtzagorri Elkarteak urtero antolatzen duen Liburu gaztea lehiaketara lanak aurkezteko epea zabaldu berri da.                                       
    Irakurketa teknologia berrien bitartez bultzatzeko asmoz, aurtengo lehiaketak berrikuntza esanguratsu bat dakar, booktrailerrak aurkezterena alegia.

      Ikastetxe ezberdinetako 12 - 16 urteko  ikasleek euren eskolaren izenean parte hartzeaz gain, banaka ere lehiatu daiteke. Lanak martxoaren 15a arte igo daitezke.

      Argibide zehatz eta oparoak Galtzagorriko aurtengo Liburu gazteari eskainitako atalean daude  irakurgai.

     Anima zaitezte!

   

09 enero 2013

Irakurketa Berri On!


     "Haur eta gazteen irakurzaletasuna bultzatzea eta euskarazko haur eta gazte literatura sustatu eta ezagutaraztea" helburutzat dituen Galtzagorri Elkarteak Urte berrirako, irakurketa gida berriak aurkeztu du. Bertan bai euskaraz, bai gazteleraz idatzitako lanen zerrenda oparoa eskaintzen da.


     Euskarazko Produktuen Katalogoak ere liburuen atalean zerrenda interesgarri bat du ikusgai. Aldizkari eta komiki aukera ere kontutan hartzekoa da.


Besarkada haundi bat.

30 noviembre 2012

Mundua berdea ote da dena?


Mundua berdea ote da dena?                                                                                                                                             
     "Satur eta bere taldeko satorrak, beldurra eta aurre-iritziak direla eta, ez dira inoiz atera sator zulotik. Hala ere, gauzak kontatu dizkioten bezala ez direla hasi da pentsatzen ...". Hauxe da Erein argitaletxeak azaroak 28an plazaratu berri duen Mundua berdea ote da dena? izenburupean gure lankide den MENDIren liburu ederraren atzeko azalean eskaintzen digun laburpena.

     Satur ez da sator arrunt  bat: Mendiren gizatasunak eta sakontasunak helduek animalitxo gazte honi txikitatik esan dizkiotenak zalantzan jartzeko eta haratago joateko grina sortarazten dizkiote. Bere kideek daukaten beldurra alde batera uzten du eta, bere ingurukoek ulertu ez arren, erosoa eta ezaguna zaion mundutik irten eta besteentzat mehatxua dena ezagutzeko erabaki zaila hartzeko adorea aurkitzen du.

     Gure satorrari beste munduak ezagutzeko gogoa pizteko prozesu horretan liburuek protagonismo handia daukate. Edozein liburuzalerentzat gozagarria den pasarte batean, hauxe esaten digu narratzaileak:"Saturri ikaragarri gustatzen zitzaion irakurtzea. Irakurtzen ematen zuen libre zeukan asti gehiena. Asko gustatzen zitzaizkion abentura-liburuak, beste mundu batzuetako eta beste izaki batzuen gauzak kontatzen zituztenak eta zer pentsatua ematen zizkiotenak". 

     Hizkuntza zuzena eta ulerterraza da, ezinbestekoa haurrek istorioa jarrai dezaten; gainera, txikiek euren hiztegia aberasteko aukera ere eskaintzen du hainbat esaldik. Irakurleei zuzenean hitz egiten die narratzaileak uneren batean ere, gertutasuna ziurtatuz. Marrazkiei dagokienez, koloreak zer esan handia du istorio honetan; bestalde, satorren lurpeko mundua xehetasunez aurkezten digu egileak, eta umore punturen bat ere ez da falta ...

     Mendik gaur bertan, Liburudenden Egunean hain zuzen, Udal Liburutegiko Sotoan aurkeztu du  Mundua berdea ote da dena?. Bertan Ivan Landak Lauviaren giltza eta Ruben Ruizek Eider Eibarrekin sortutako Gure etxea lanak aurkeztu dituzte. Guztiak EREINek argitaratu ditu.

     Gure lankideak Sotoan liburuaren jatorriaz, sorrera prozesuaz eta muinaz era atsegin, lasai eta umilez hitz egin du, eta esan duena entzutea oso gustagarri gertatu da. Aurkezpenaren amaieran Estitxu Zabala kazetaria ere gerturatu zaio elkarrizketa bat egiteko.

    Irutxoloko Hitzak Mendiren liburuari buruz argitaratutako aipamen bat irakur daiteke hemen. Noticias de Gipuzkoak ere eskaintzen dio artikulu bat izendatu ditugun lau egileen lanen aurkezpenari.

     (Hona hemen Irutxulok Hitzeko Estitxu Zabalak k aurkezpenaren ondoren Mendiri egindako elkarrizketaldia - abenduak 5an argitaratua -).

     Zorionak bene-benetan, Mendi, helduei ere pentsarazten digun liburu atsegin bat sortzeagatik, eta eskerrik asko zure lanarekin irakurzaletasuna bultzatzeagatik! Saturren abentura gehiago irakurri eta ikusi ahal izango al ditugu?

Besarkada handi bat.